XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Asteteren dotrina bat (berarena den ala ez, ez da oso segurua).

ERITZI KRITIKOA Esan dezakegu, Bidasoaz hemendiko euskal literatura nolabait sortu eta bultzatu duena, Larramendi izan dela.

Euskal zaletasuna Hego Euskal Herrian biztu duen sua bera izan da.

Iparraldekoek, berezko hizkuntza-maitasunarengatik edo erlijio-egiak herri-hizkeran erakusteko asmoz ekin zioten euskaraz idazteari.

Larramendiren mugimendua, ez zen horretan bakarrik oinarritzen.

Batez ere, polemika eta autodefentsa-giroan sortu zen: hegoaldeko erdaldun jakintsuak gure hizkuntza iraintzen ari zirelako iratzartu zen Larramendi, eta horien aurka ari zela sortu zuen hemengo biztualdia.

Larramendiren asmoa, erdal jakintsu horien aurrean euskara beste edozein hizkuntza bezain landua eta goi-mailakoa zela azaltzea izan zen.

Gizon jakintsua eta zorrotza zen, eta ezin ahaztuzkoa dugu haren lanetan eta esaldietan agertzen den bizkortasuna eta argitasuna.

Horrela, euskara bere mailan utziz, erdaldunei ez-ezik, euskaldunei ere astindu ederra eman zien, beren lo-zorrotik iratzar eraziz.

Alde horretatik begiraturik, eta oro har, lan baliosoa egin zuen.

Goragarria da, euskal giro berria sortu zuelako eta hainbat euskaldun jakintsu euskara defendatzera edo euskaraz idaztera bultzatu zuelako.

Hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetan azaltzen diren idazleak Larramendirengan sustraitzen dira, haren kutsua daramate.

Baina, begien aurrean erdaldunak zituela, egin zuen bere lana; hortik gehiegikeria eta akats asko sortu zaio lan horri.